Hiru aste beranduago, azaroaren 30ean, udal gobernuak dirulaguntza berrietarako oinarrien zirriborroa helarazi zigun. Hori aztertuta, ikusi genuen guk proposatutako hainbat gauza jasotzen zirela:
- Beraiek hasera batean proposatu zituzten 300.000€ko diru partidatik, guk proposatu genuen 430.000 €tara igotzen zutela.
- Kultura sektorea, kehen aldiz sektore berezitu bezala jasotzen zutela.
Hala ere, proposamena esparru batzuetan motz geratzen zela iritzi genuen eta horregatik proposamen hauek egin genituen.
- Ostalaritzari begira, alokairuagatik ematen den dirulaguntza ematea ere hipoteka dutenei: EZ ONARTUA
- Arrazoi urbanisitikoengatik terraza handitzea edo terraza baimena ukatu zaien ostalairei, 1000 €ko dirulaguntza gehitzea: AZTERTZEKO
- 250 €ko dirulaguntza gehitzea, Andoaingo hornitzaileei gastua justifikatzen duten ostalariei: EZ ONARTUA
- Bidaia-agentziei Ostalarie ematen zaien dirulaguntza bera ematea. ONARTUA
- Komertzioari begira ematen den dirualguntza soilik fakturazioa jeitsi dutenei ematea: ONARTUA
- Autonomentzat bideratuta dagoen dirulaguntza, fakturazioa jeitsi duten guztiei ematea, eta ez soilik aurreko diealdian dirulaguntza jaso ez zutenei ematea: ONARTUA.
- Elkarte gastronomikoei itxita egon diren hilabeteetako tasak eta zergak hobaritzea eta egin dituzten inbertisoetarako laguntzak ematea. AZTERTZEKO.
Gauzak horrela, proposamena motz geratzen dela uste dugu, baina era berean, dirulaguntza hauek beharrezkoak direla iritzita ezezkorik ez ematea erabaki dugu eta abstentzioa izan da gure botoa.
Egin ditugun proposamenak beste herri batzuetan onartutakoak dira, eta Andoaingo Udalak duen egoera ekonomikoarekin guztiz bateragarriak. Ez dugu guk egingo ez genukeen ezer proposatu.
Atsekabez ikusten dugu udal gobernuaren funtzonamendua. Ostalariekin egin dituzten bileretan egon nahi genuen. Horrela eskatu genuen baina ukatu egin zitzaigun. Eta dirulaguntza hauek ematea guk proposatu bagenuen ere, oinarrien idazketa prozesuan ez da gurekin kontatu. Eta soilik legeak eskatzen duen derrigorrezko epe minimoa eman digute ekarpenak egiteko.
Argi dugu funtzionamendu hori guztiz legala dela, baina ez da Andoaingo herriarentzat hoberena, eta ez da krisi egoera honek eskatzen duena. Guk argi dugu krisi egoera honetan, denon ekarpena eta elkarlana dela sustatu beharrekoa. Horrela egingo genuke guk behintzat.
Aurreko puntuekiko koherentziaz, agerraldian parte ez hartzea erabaki dugu.
Guk nahiago dugu argazkietan elkarrekin ateratzearekin batera, bileretan eta erabakietan parte hartzeko aukera izan.
Tamalez, agintaldia aurrera doa, eta ez dugu aldaketa handirik espero beraien jarreran. Horrela balitz, EHBildu beti bezala, prest egongo litzateke elkarlanaz ekarpenak egiteko.