- Aurrekontu proposamenak ez du norabiderik marrazten, gastu korrontea bera ez du kubritzen, eta dena aurreko urteetako gerakinaren menpe geratzen da.
- EHBilduk pandemiaren ondorioei aurre egitearekin batera, aurreko agintaldiko bidea berreskuratzea proposatzen du. Baztertu diren inbertsio estrategikoak berreskuratu behar dira.
Gauzak horrela EHBilduk aurrekontu hauek balio ez dutela ikusten du, eta hauek hobetzeko hamaika proposamen luzatu dizkio udal gobernuari. Proposamen hauek 487.000 euroko balioa dute. Eta diru sarrerak handituz eta gaur gaurkoz lehentasunak ez diren, edo erabili ahal izango diren edo ez ez dakigun partidak murriztuz egitea proposatzen dugu.
- Ur hoditeria Karrika- Sorabilla proiektua: 40.000 euro.
- Ur hoditeria Goikoplaza – La Salle etorbidea proiektua: 40.000 euro.
- Juanita Alkain saneamendua irtenbideen azterketa teknikoa: 30.000 euro.
- Zerbitzu pabiloia Illarramendin kokatzea, aurreproiektua: 30.000 euro.
- Goiburuko plazarako inbertsioa: 40.000 euro.
- Miranda pasealekuko berdegunea herritarrentzat: 25.000 euro.
- Mimendiko ranpa: 145.000 euro.
- Berdintasun saila, laguntza juridikoa partida sortu: 5.000 euro.
- Merkataritza digitalizazioa: 43.000 euro.
- Zerbitzutako pabiloliaren alokairu guztia jaso aurrekontuetan: 74.000euro.
- Interneteko sarea beharra dutenentzat: 15.000 euro.