Errepidea handituko da, honekin erretentzioen arazoari irtenbidea eman nahian, eta Itsas-Mendi ondoan dagoen irteera itxiko denez, herrirako sarrera bat egingo dute Alejandro Calonje inguruan.
Bestalde, Mimendi parean sortzen diren soinu arazoei irtenbidea eman asmoz, oraindik gehiegi landu gabeko proposamen bat ere egin dute. N-1 errepidea tunel baten moduan sartuko litzateke, eta goitik herri barruko erepide bat sortuko lukete.
Oraindik goiz da gure balorazio osatua egiteko. Baina argi dugu, bizilagunak mobilizatu ez balira atzoko aurkezpenera ez luketela soinuen kontrako planik ekarriko. Nabari da azkar batean egin dutela eta eurek horrela onartutua “sakonean landu gabe” ekarri dutela.
"Argi dugu, bizilagunak mobilizatu ez balira atzoko aurkezpenera ez luketela soinuen kontrako planik ekarriko. Nabari da azkar batean egin dutela eta eurek horrela onartua sakonean landu gabe ekarri dutela"
Bestalde, gogoratu behar dugu zaraten arazoa beste zonalde batzuetan ere pairatzen dela (Bazkardo, Buruntza auzoa, Sorabilla edo Ikastola) eta horri begirako planik ez dute aurkeztu.
Harritu gaitu ere, alternatiben azterketan, Andoaingo sahiesbidea ez dutela aztertu. Hau da, azterketa objektiborik egin gabe behin-betiko baztertu dute orain arte zegoen proiektu definitibo bakarra. Gogoratu behar dugu proiektu hori egitea, milioi bat euro kostatu zela.
EHBilduk bileran entzundakoa baino informazio gehiagorik ez du. Ïdatzizko informazioa eskuratuko dugu, eta irailetik aurrera, bizilagunekin eta gure kidegoarekin egingo ditugun bilerekin, eta nola ez, proiektuak aurrera egin ahala izango dugun informazioarekin osatuko dugu gure iritzia.