Horrekin batera ere, urteak daramatzagu alternatibak noiz iritsi zain. Gezurrak ere esan dizkigute bide horretan. Baina badirudi, oraingoan proiektu zehatz bat garatu nahi duela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Proiektu hau egitearen arrazoi nagusia, auto pilaketak saihestea da. Berriz ere, zaratak edo gure herriak pairatzen dituen ondorio negatiboak bigarren mailan utzi eta auto pilaketak saihesteko asmoz ekin diote lanari.
Hori dela eta, oso garrantzitsua izango da Andoaingo udalaren jarrera gai honetan. Gure herriaren garapenean eragina izango duen gai batetaz ari gara. Une honetan, gure herriak duen erronkarik handienetakoa da, handiena ez bada.
EHBilduk uste du ez dela alderdikeriaz jokatzeko unea. Herri bezala denon artean erabaki behar dugu zer den onena gure herriaren etorkizunerako.
Hori dela eta, EHBilduk uste du ez dela alderdikeriaz jokatzeko unea. Herri bezala denon artean erabaki behar dugu zer den onena gure herriaren etorkizunerako. Horregatik proposamen bat egin dugu. Gai honek dituen ertz guztietaz eztabaidatzeko, eta udalaren posizioa finkatzeko, Hirigintzako batzordea maiztasun finko batekin elkartzea (15 egunetik behin adibidez) eta bilera hauetan landuko diren gaiak egutegi batean adostea, denok behar bezala prestatu eta eztabaidatu ahal izateko.
Horrekin batera, garrantzitsua litzateke, bilera hauetan herritarren parte hartzea bultzatzea. Jadanik antolatuak dauden Mimendi-Bazkardo edo Sorabilla-Errotagaingo auzotarrak, Alejandro Calonjekoak, interesa izan dezaketen beste eragileak… finean, estrategikoa den gai honetan, ekarpena egin dezaketen sektoreen partehartzea sustatzea.
Bien bitartean, eta proiektu defintiiboa egin eta obra egin bitarte denbora asko pasako dela aurreikusiz, modu probisionalean pantaila akustikoak jartzea eskatu behar du udalak.
Hori da gure proposamena, eta espero dugu denok dugun arduratik, gaiak merezi duen jarrerarekin aritzea.