COVID-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz, 2019. urtean ospatu genituen azkenengo aldiz hain kuttunak ditugun jai hauek. Eta denok genuen gogoa eta beharra agerian geratu dira. Umore onez, eta parte hartze masiboarekin joan baitira jaiak.
Gaur gaurkoz dugun informazioaren arabera ez da eraso sexistarik izan, salaketarik ez da jaso behintzat. Espero dezagun datozen egunetan egoera hau baieztatzea. Norabide horretan Udaleko Berdintasun Sailetik jarritako “puntu morea” eta mugimendu feministaren lana eskertu nahi dugu ere. Egindako sentsiblizazio eta ahalduntze lanak bere eragina izan duela uste dugu.
Santakrutz jaiak hamarnaka herritar eta herri elkarteen lan eskergari esker ateratzen dira aurrera. Auzoetako jai guztietan gertatzen den bezala ordezkaezina den lana egiten dute. Bolondres hauek egiten duten lanari esker, herritarrok ondo pasatzeko aukera dugu, gure kulturaren trasnmisioan jarraitzeko aukera ematen da, eta herriaren egoera sozioekonomikoa indartzeko aukera bat sortzen da. Hau publikoki aitortzea derrigorrezkoa da guretzat.
Norabide horretan, eta testuinguru sozioekonomiko berrian, prezio igoerak direla edo administrazioak eskatzen dituen baldintzak bete ahal izatea gero zaialgoa da herri ekimenean dabiltzanentzat. Gero eta zailagoa da aurrekontu txikiarekin dabiltzanentzat programak osatzea. Honen gaineko hausnarketa ireki behar dela uste dugu.
Eztabaida hori lehenago edo beranduago eman beharko da. EHBildu irizpideak berrikusteko beharra ekintzekin garatuko du etorkizunean ere.