Gogora ekarri nahi dugu 2021. urteko aurrekontuan ez zigutela inongo proposamenik onartu. “aurrekontua oso estu zegoelako” eta “inbertsio asko egin behar zituztelako, errekuperazioaren urtea izango zelako”. Orain gure susmoa da, 2021. urteko aurrekontutik partida asko exekutatu gabe geratu direla.
Gure susmoa egiten ari diren mugimenduetan dago. Hurrengo asterako zerbitzuetako batzordean 1.650.000 euroko kreditu aldaketa bat egingo dute, eta dirua “2021. urteko gerakinetik hartuko da”. Horrela dio helarazi diguten dokumentazioa.
Gauzak horrela, eta informazio hau oposizioarekin konpartitu ez dutenez, eta jadamik mugimenduak egiten hasi direnez ogasun batzordean gaiaz hitz egin aurretik, honoko hau eskatu diogu udal gobernuari:
- 2021. urteko aurrekontuaren exekuzio txosten bat igortzea eta publiko egitea. Bertan, iazko aurrekontuari egin ziztzaizkion kreditu aldaketa eta kreditu gehigarriak jaso ondoren zenbat exektutatu den jasoko da.
- Departamentuz departamentu zein izan den kreditu aldaketa eta gehigarriak jaso dituzten partidak.
- 2021. urteko gerakinaren ondorioz, zenbatekoa den udalak duen gerakin orokorra.
- Gerakin horrekin, aurreikusten dituzten kreditu aldaketen egutegi zehaztua igortzea eta publiko egitea.