Bozketaren emaitza jakin ondoren, Andoni Alvarezek bideo bat publikatu du sare sozialetan honako mezuarekin: “Andoaingo Eh Bilduko oinarriak proposatuta eta bozkatuta ni izango naiz 2023ko Udal hauteskundetan Eh Bilduko hautagaia. Oso pozik eta eskertuta nago Eh Bilduko oinarriarekin eta ilusioz eta erantzunkizunez lana egingo dudala adierazi nahi diet Andoaingo herritarrei. Legealdi honetan argi geratzen ari da, Andoainek, lidergo berri bat behar duela. Udalak eta herritarrek norabide berean lan egingo duten lidergo partekatu bat, eta hori lortzen saiatuko naiz buru belarri. Erronka itzela dugu esku artean baina guztiok batera lortuko dugu”.
Bilkideek proposatuta ni izango naiz Udal hauteskundetan Eh Bilduko alkategaia. Legealdi honetan argi geratzen ari da, Andoainek, Udalak eta herritarrek norabide berean lan egingo duten lidergo partekatu bat behar duela. Erronka itzela dugu, baina guztiok batera lortuko dugu. pic.twitter.com/GDFeyI3ZNC
— Andoni Alvarez Lete (@andoniAlete) November 7, 2022