N1 ANDOAIN A15

EH Bilduk N1aren arazoari irtenbide jasangarri eta orekatuena zein den aztertzeko 476.000 euroko diru partida bat adostu du 2023rako Espainiako Estatuko aurrekontuetan

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2022ko aza. 23a, 12:53

EH Bilduk N1-aren arazoari irtenbidea emateko azterketa egiteko 476.000 euroko diru partida bat proposatu du 2023rako Espainiako Estatuko aurrekontuetan.

EH Bilduk N1-aren arazoari irtenbide jasangarri eta orekatuena zein den aztertzeko 476.000 euroko diru partida bat adostu du 2023rako Espainiako Estatuko aurrekontuetan.

Euskal Herria Bildu Talde Parlamentarioak akordioa lortu du Espainiako Gobernuarekin, hainbat proposamen adostu ondoren, eta honenbestez PSOE eta Unidas Podemoseko gobernuak aurrekontuak aurrera atera ahal izango ditu.

Akordio horren barruan, EH Bilduk Andoaingo herriarentzat estrategikoa  den N1-aren arazoari behin betiko irtenbidea emango dion proiektu egokiena izango dena aztertzeko 476.000 euroko diru partida bat adostu du Espainiako Gobernuarekin.

Lortutako partida honekin, EAJ-PNV-k eta PSE-EEk Bidegiren bitartez Andoaingo herriaren borondatearen gainetik inposatu nahi duten proiektuari alternatiba landu ahal izango zaio. Andoaingo EHBildutik duela bi hilabete proposatu genuen ibilbidearekin jarraitu behar dela uste dugu: Aldundiak Bidegiren bidez aurkeztu duen CII proeiktua gelditzea, Andoaimgo Udalak ordezkaritza anitzeko lan mahai bat martxan jartzea lortu duen diru laguntza eta azterlana aurrera eramateko eta marko bilateral bat sortu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin alternatiba adosteko. Lortu dugun diru partida honen bidez, Andoaingo mahaia martxan jartzeko aitzakiarik ez du udal gobernuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!