Zehazki puntu hauek eskatzen ditu:
- CII proiektuarekin hasitako ibilbidea etetea.
- Proiektu egokiena zein den erabakitzen den bitartean, zarata gutxitzeko urgentziazko neurriak hartu ditzala Buruntza, Mimendi, Aita Larramendi ikastola, Allurralde-Ubitarte, Karrika eta Sorabillako inguruetan.
- Andoaingo Udala eta Gipuzkoako Foru aldundiaren arteko aldebiko mahai bat sortzea arazoaren konponbidea adostu ahal izateko.
Gogoratu behar dugu, lehenengo eta bigarren puntuak onartuta daudela Andoaingo Udaletxean, hain zuzen ere, Irailaren 12ko udalbatzan onartu ziren. Hala ere, ordutik hona, Foru Aldundiak Andoaingo Udalak eskatutakoari entzungor egin dio eta proiektuaren aurrera jarraitu du.
Beraz, astezkenekoa garrantzi handiko bozketa izango da. Mozio hau onartuz gero, C-II proiektuarekin aurrera jarraitzeko babes nahikorik gabe geldituko lirateke, eta beraz, proiektua gelditu beharko lukete.
Espero dugu, Andoaingo udaletxean eman zen emaitza bera errepikatzea, eta guztion artean proiekturik egokiena zein den aztertu eta eztabaidatu ahal izatea. Andoaingo EHBilduk bertatik bertara jarraituko du eztabaida eta bozketa.