Hirigintza sailean obra-lizentziak ematerakoan dagoen kolapsoa jasanezina da

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2023ko ots. 1a, 15:00

Gaur egun obra lizentzia bat lortzeko itxaron behar den epe luzea ikusirik, Andoaingo biztanleriaren haserrearekin bat gatoz eta erabat ulertzen dugu.

Berritu beharreko etxebizitzen jabeek, igogailua jarri nahi duten edo fatxada bat berritu nahi duten bizilagunen komunitateek, hilabeteak itxaron behar dituzte lizentzia bat lortzeko. Gauza bera gertatzen zaie eraikuntza enpresei, beren eskaerei erantzuteko. Izapide horietako asko edozein udaletan 15 egunen buruan erantzuten dira, eta Andoainen 6 hilabete baino gehiago itxaron behar da.

Gertatutakoaren erantzukizuna udal-gobernuarena baino ez da. Egoera horretara iristen utzi da, irtenbiderik eman gabe. Gobernua ez dago izan dituzten arazoak guri esateko; pandemia nonahi izan da, eta plegu hutsak ere bai. Hartu dituzten erabakiak berandu hartu dira eta ez dira nahikoak.

Horretaz gain, Andoaingo bizilagunen kexak entzuten ari direnak hirigintza saileko langileak dira, jasaten duten blokeoan inolako erantzukizunik ez dutenean.

Udal gobernuari eskatzen diogu erabateko lehentasuna eman diezaiola kolapso honekin amaitzeari, eta legealdia amaitu aurretik konponbide azkar eta eraginkor bat eman dezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!