Apirilean ez da ohiko udalbatzik egongo Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2023ko api. 25a, 19:51

Apirilean ez da ohiko udalbatzik egongo Andoainen. Ostegunean egin behar zen, baina udal gobernuak ez ditu bere lanak ondo egin eta gairik ez dagoela eta, atzeratu behar dela esan dute.

Ez da lehen aldia udalbatza bat atzeratzen dela. Baina horrelakoetan, adostasunez bilatu behar da aterabidea. Gogoratu behar dugu, herritarren eskubidea dela ohiko udalbatzak dagokien egunean eta orduan egitea. Eta hau ez bada betetzen, herritarren ordezkariekin adostu behar dela data berria. Alkateari dagokio alderdiekin gauza hauek adostea. Baina, Maider Lainez denbora asko darama alkate funtzio horietatik aparte, ikuspegi alderdikoiaz funtzionatzen.

Azken urtean, 3 udalbatzen data (bi ez-ohiko udalbatza eta orain udalbatza hau) erabaki ditu Andoaingo lehen indar politikoarekin kontrastatu gabe, edo proposamenaren kontra. Inoiz ikusi gabekoa da hori EHBildurentzat, eta EHBildu gobernuan egon den 8 urteetan inoiz gertatu gabekoa.

Ikuspegi alderdikoia alboratu eta elkarrizketarako gai den Alkate bat behar du Andoainek. Eta horrelako jokaerekin argi dugu Lainez ez dela egokia lan honetarako.

Apirilean beraz, ez da ohiko udalbatzik egongo, eta Lainezek erabaki du hau maiatzeren 2an egitea. Santakrutz festa betean eta kuadrilen egunean. Ez dago herritarri bizkarra emanda ibiltzea baina itsukeria okerragorik.

EHBilduren erantzukizuna da herritarren ahotsa udaletxera eramatea eta noski, maiatzaren 2an normaltasun osoz parte hartuko dugu udalbatzan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!