Alaia, adeitsua, langilea, nekaezina, lagunen lagun... mila aditzekin deskriba dezakegu hainbat urtez gurekin eskutik eskura lan egin duen Aitziber, baina guztien gainetik, enbata guztiei aurre egiteko izan duen indarra, izan duen erresilientzia nabarmendu nahi dugu gaur. Ez dugu bere parekorik ezagutu. Bidean trabak aurkituta ere, horiei izkin egiteko izan duen gaitasuna izugarria İzan da.
Lan handia egin du herrigintzan, Irunberrin, presoen eta euren senideen aldeko mugimenduetan, udaletxean... kulturgile porrokatu, dozenaka saltsatan jardun İzan da; eta beti-beti izan du irri bat ahoan.
Horrela gogoratuko dugu: horrenbeste gogoko zituen txantxa eta zirien artean, irri haundi batekin, beti lagunkoi, beti laguntzeko prest. Ez dugu berehalakoan ahaztuko zuk emandako guztia.
llargiraino eta buelta, maite zaitugu Aitziber!