Osakidetza gainbehera dator eta beharrezkoa dugu egoera eraldatuko duten politikak garatzea

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2024ko api. 10a, 20:02

Aldaketak oinarritik hasi behar dira! Osasun arloa krisian dago, Osakidetza gainbehera dator, eta horren adibide da Andoaingo osasun zentroan eskaintzen den zerbitzu geroz eta eskasagoa: 

Ordutegia murriztu behar izan dute mediku falta dutelako; 9 medikutik 6 besterik ez daude. Lanean dihardutenek, gainera, baldintza kaskarretan egiten dute; 50 kontsulta artatzen dituzte egunean, eta ez da bideragarria. Profesionaltasunez egiten dute lan pertsona bakoitzak behar duen kalitatezko arreta jaso dezan, baina lan baldintza onartezinetan egiten dute, honek dakartzan ondorioekin.

EHBilduk lau zutabeetan oinarritutako proposamena aurkeztu du:

  • Pertsonal politikaren eraldaketa, besteak beste, lanpostu egonkor eta iraupen luzekoak eskainiz. Lan baldintza duinak bermatuko dituen politikak eginez.
  • Lehen Arretaren indartzea, sistema osoaren oinarria delako. Sistemak arrakalak ditu bere oinarritik hasita, horregatik da garrantzitsua honen indartzea. 
  • Osasun publikoaren ikuspegia zabaldu nahi dugu, buru osasuna edota eremu soziosanitarioa aintzat hartuko dituena. 
  • Gobernantza eredua berria Osakidetzarako.Gobernantza zentralista eta bertikala izango ditugu erabat azken urteetan, eta profesionalak aintzat izango dituen eredu horizontalago bat da proposatzen duguna.

Osakidetza berriz ere zutik jarri behar dugu, eta hori EHBilduri botoa emanez bakarrik lortuko dugu!

Aldaketa Da Orain!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!