Bada, apirilaren 21eko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeak horretarako abagune ezinhobea dugu. Momentua da herri bezala jauzi berri bat emateko eta horretan gazteok izan behar dugu protagonista.
Gazteok ezin dugu gehiago itxaron:
- Etxebizitza eskubidea bermatuko duen Jaurlaritza bat behar dugu
- Lan prekaritatearekin amaitu eta enplegu duinaren alde egin behar dugu
- Bere osotasunean publikoa izango den Unibertsitatea behar dugu
- Politika feminista eraginkorrak behar ditugu
Hamaika arrazoi ditugu egunerokoan borrokan jarraitzeko; baina apirilaren 21ean, ez dugu zalantzarik: apirilaren 21ean, EHBildu bozkatuko dugu!
Ez geratu etxean, zure botoa erabakiorra izan daiteke! Aldaketa Da Orain! Bozkatu Ehbildu!