Azken esfortzua egingo dugu Pello Otxandiano lehendakaritzara eramateko

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Andoain 2024ko api. 18a, 13:32

EAEko Legebiltzarreko hauteskundeak iristear daude. Apirilaren 21ean hitzordu garrantzitsua dugu Araba, Bizkaia ta Gipuzkoako hauteslegoak hurrengo lau urteetarako gobernua hautatzerako orduan, eta EHBildutik azken esfortzua egingo dugu azken egunetan Pello Otxandiano lehendakaritzara eramateko. 

Horregatik, ostiral arratsaldean (18:00-20:00) eta larunbatean (10:00-13:00 eta 18:00-20:00) Bilgunea zabalik egongo da zalantzak argitu edo botoak eskuratu nahi dituen ororentzat. Aldaketa da Orain!

 

 

Udal hautetsien gutuna

EHBildu sortu zenetik hautetsi izan garen edo gaur egun garenak bildu gara gaurkoan. Guztia eraikitzeko genuela elkartu ginen lehenengoz 2011ko hartan, eta hamarkada pasatxo honetan lortutakoarekin pozik gaudela adierazi nahi dugu gaurkoan.

Udal hauteskunde hitzorduz hitzordu deialdi guzti-guztiak irabazi ditugu, eta aurreko agintaldia kenduta, baita gobernatu ere. Indar politiko modura gazteak izanik ere, honezkero herrian tinko sendotutako alderdia garela baiezta dezakegu.

Herri mailan ez ezik, udalaz gaindiko gainerako erakundeetan ere handia da urteotan pilatutako esperientzia. Eta esperientzia hori kudeaketaren praktikara eramateko ordua dela deritzogu. Datorren apirilaren 21ean hauteskunde oso garrantzitsuak ospatuko dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; baita Andoaingo herriarentzat ere. Izan ere, hauteskunde hauetatik aterako den Parlamentuak hurrengo Eusko Jaurlaritza osatuko du, eta bertatik hartuko diren eta hartu behar diren erabakiak zuzen zuzenean eragingo dutelako andoaindarren egunerokoan.

Eusko Jaurlaritzak dituen eskumenak asko eta oso garrantzitsuak dira, eta hori askotan frogatu ahal izan dugu, gai batean edo bestean elkarlana garatzeko zailtasunak topatu ditugunean. Ez baita gauza bera, Andoaingo anbulategian, arreta zerbitzuan murrizketak aplikatzea edo zerbitzuak bermatzea. Medikuak ez daudela esatea, edo pertsonal nahikoa egon dadin erabakiak hartzea.

Etxebizitza eskubidea dela esatetik, eskubide hau bermatzeko erabakiak hartzera bideratuko den gobernu bat behar dugu. Andoaindar gazteak lan duin bat topatzeko dituzten zailtasunak ere hor daud, Udaletxeetatik egiten diren enplegu planak ezbaitira nahikoak. Industria politika berri bat behar dugu, eta hori Jaurlaritzari egitea dagokio.

Hezkuntzan Andoainen dugun arazoaz luze hitz egin dugu, baina udala-hezkuntza komunitatea eta Jaurlaritza norabide berean lan egingo duen gobernu berri bat behar dugu, norberak dituen eskumenak bereak eginez eta eraginkortasunez lan eginez.

Errepideen plangintza, trantsizio energetikorako plangintza... hamaika gai aipatu ditzakegu, zein baino zein garrantzitsuagoak andoaindar guztientzat.

Horregatik, maiatzeko udal hauteskundeetan egin genuen ilusio eta energia berberaz, EHBilduren aldeko botoa eskatu nahi dizuegu. Oraingoan ez dira gure bizilagunak eta ezagunak hauteskundeetara aurkezten direnak, baina gu guztion etorkizunean garrantzi handia izango dituzten erabakiak hartuko dituzte.

Eta guri eman zeniguten konfiantza berarekin, EHBilduko hautagaitzaren aldeko botoa eman dezazuen eskatu nahi dizuegu. Pello Otxandiano buru duen hautagaitza, gauzak beste modu batean egiteko bermea ematen digu.

Apirilaren 21ean, bozkatu Ehbildu, Aldaketa Da Orain!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!