Erregional gorengo mailako bigarren multzoan jokatzen ari dira Euskalduna eta Urnieta. Maila horretan debuta egin du Andoaingo taldeak eta hasiera ezin hobea izan da: bitik bi garaipen lortu dituzte. Azkena, aurreko asteburuan, Usurbilen (0-2). Larunbat honetan Ubitarten ariko dira Antigua Luberriren aurka (16:45).
Urnieta, lehen garaipenaren bila
Aurreko asteburuan ligako lehen puntua lortu zuten etxean, Santo Tomasen aurkako partidan (2-2). Igande honetan Martutenen ariko dira (17:40).