Gorengo mailatik Ohorezko mailara jauzi egitea albiste ona izan zen Euskaldunarentzat. Senior mailako gizonezkoen aspaldiko ametsa bete baitzen, udaberrian. Koska bat gora igotzean, ordea, zailtasuna areagotu egiten da. GaztaÒagak zuzentzen duen taldea maila berrira egokitzen ari da eta datorren larunbatean liderraren zelaian jokatuko du. Arratsaldeko 17:45etan hasiko da partida.
Lau jardunaldi igaro dira
Abiatu da denboraldia eta Euskaldunak bi berdinketa eta bi porrot lortu ditu lehen lau jardunaldietan. Oiartzun taldeak, aldiz, hiru garaipen eta berdinketa bakarra. Liderrak gol gutxi egin eta jaso ditu denboraldi honetan: aldekoak, 7; aurkakoak, 3. Beraz, sartutako golei zukua ateratzen diete.
Sailkapenaren atzealdean, gaurkoz, egoera beretsuan dira Amaikak Bat, Urola, Urki, Zumaiako, Mutriku, Euskalduna eta Deustu. Punturik lortu ez duen talde bakarra da Deustukoa.
Bosgarrenean ez bada, seigarrenean iritsi daiteke denboraldiko lehen garaipena. Urriaren 19ko asteburuan Euskaldunak Urki jasoko du Ubitarten.