Erregional ohorezko mailan iritsi da lehen garaipena. Gaztañagaren mutilek Oiartzunen irabazi zuten (1-2) eta igande arratsaldean Urkiren aurka ariko dira Ubitarten. 17:30ean hasiko da partida.
Neskak, lidertzan
Erregional gorengo mailan, sekulako hasiera egin du Euskaldunak. Hirutik hiru garaipen lortu dituzte, jakinik gainera, mailara igo berriak direla. Lehen postuan dira eta datorren igandean bigarren sailkatuta dagoen Intxaurdiren zelaian jokatuko dute, arratsaldeko 19:00tan hasita.