Gizonezkoen erregional Ohorezko Mailan dagoeneko 6 jardunaldi jokatu dira eta, piskanaka, bi azpimultzo sortzen ari dira. Lehenengoan, puntuak pilatzen ari direnen artean daude Real Union, Tolosa CF, Bergara, Beti Gazte eta hainbat. Bigarrenean, jaitsiera postuak saihesteko borrokan dira Urki, Zumaiako, Euskalduna, Amaikak Bat, Urola eta Deusto.
Aurreko asteburuan euren ligako aurkari den Urkiren aurka galdu zuten etxean (3-4). Igande honetan, berriz, sailkapenaren bigarren postuan den Tolosa CFren zelaian ariko dira. Aurkari zaila da, sailkapenari begira jarrita.
Neskek, hamabitik hamabi puntu
Erregional Gorengo Mailan, 2. multzoan, Euskaldunak ez du oraindik bera garaituko duen aurkaririk topatu. Aurrekoan Intxurdi B gainditu zuen (0-1), etxetik kanpo. Igande honetan Zaratutzen jokatuko dute, arratsaldeko 17:00tan hasiko den partidan. Zarauztarrek ez dute oraindik partidarik irabazi eta, beraz, bolada onari eusteko aukera berria da urdinentzat.