Jubenil mailakoen denboraldi hasiera bikaina

Erabiltzailearen aurpegia SD Euskalduna Andoaindarra

Euskaldunak hiru talde ditu jubenil mailan eta hirurak, une honetan, sailkapenaren gaialdean dira.

Ohorezko mailan, andoaindarrek Ordizia irabazi zuten (2-3) eta, hiru puntu horiei esker, bigarren postuan dira.  Igandean 13:00tan jokatuko dute Ubitarten,  Hernani B liderraren aurka. Ligan ondoen ari diren bi taldeen arteko partida izango da, beraz.

Partida horren aurretik, 11:0tan hasita, jubenilen 1. mailako Euskalduna C eta Texas B ariko dira Ubitarten. Andoaingo C taldeak bere multzoko lidergotzari eutsi nahi dio.

Maila berean, 6. multzoan, Euskalduna B taldeak ez zuen partidarik jokatu. Igandean Irunen jokatuko dute, arratsaldeko 18:00tan, Landetxaren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!