Emakumezkoak ere dotore jantzita, agian irekiagoak bere adierazpenetan baina, beti ere formak gordez. Oraingoan, argazkia erabat aldatu da. Lehengoek lehengoan jarraitzen dute eta berriak beste itxura bat eman diote. Honekin ez dut esan nahi lehengoak dotoreagoak zirenik, ezen dotoretasuna ez baitago hainbeste jantzien barnean, balioetan baizik. Kongresuko presidenteak ere orain artekoan ez du lan askorik izan diskurtsoak zuzentzen, eta nahiko lasai ibili dira. Oraingoak, ordea, beste etorkizun bat dauka. Galde diezaiotela Patxi Lopezi. Komeriak izanen ditu egoerak lasaitzen eta bere boterea erakusten. Oraingoan bi gizonezkoen arteko musua ere ikusi da eta, horrek ere, asaldatu du Kongresua.
Itxurak itxura, Kongresuan presidentziara nor aurkeztu zain zirela. Eta horra hor, erregeak alderdi sozialistari agintzen dion, oraingoan Rajoyk ezin duelako edo ez duelako nahi izan. Eta Pedro Sanchez Sozialisten buruak onartu ere bai. Eta hasi da handik eta hemendik bidelagunak erakarri nahian. Eskumara ala ezkerrera egin behar du; horra hor bidegurutzea. Eskuman Rajoy dauka eta ez du gustuko. Bestea Ciudadanos, baina honek ere ez du gainontzeko taldeen aldetik sinpatia handirik pizten. Ezkerrean, berriz, Podemos, Compromis, IU eta beste zenbait talde ditu, hala nola, EAJ-PNV, katalanak eta seguruenik beste zenbait talde ere.
Again, nahiz eta berak ezkerretik jo nahi zailtasun asko ditu bere etxeko zenbaitek ez baitute ongi ikusten Podemosekin harremanetan jartzea eta bera bikote gisa hartzea. Presio asko ditu Pedro Sanchez sozialistak gazteleraz “barones” edo deitzen diren horien aldetik. Horiek denek nahi dutena da Ciudadanosekin joatea. Aldi berean, beste ezkerreko zenbait indar ere mugitzen hasi dira ezkerreko eta aldaketa ekar dezakeen gobernua osatzeko. Baina, hor non jakiten duten ezkerreko indar hauek beraiekin harremanetan dauden bitartean Sozialista eta Ciudadanosek ituna egina zeukatela. Hori ez bada adarrak jotzea! Eta nola ezkerreko indarrak Ciudadanos eskumakotzat jotzen duten ba mahaitik altxa eta ospa egiten dute. Oso normala.
Gauzak horrela bada, hor doa Pedro Sanchez Ciudadanosen eskutik Kongresura, aldarera. Jakina, bere diskurtsoari ezkerretik erantzun gogorrak doazkio. Jakin ez daki nola justifikatu ezkerrari jarri dizkion adarrak eta ahaleginak eta bi egiten ditu Podemos batik bat berera ekartzeko gonbidatu gisa. Eskumatik ere, PPtik kritika gogorrak jasan zituen.
Kongresuari azalezko itxuratik haratago eman zion edukia Podemoseko Pablo izan zen. Eta, neurri batean hori ere normaltzat hartu behar da. Felipe Gonzalezi buruz esan zuena, karearena etab., hemen denok jakin badakigu. Eta horrelako ika-mikak edozein Parlamentutan gertatzen dira.
Hasieran, azaleko itxura aldaketaz aritu naiz, ba, edukian ere mugimendu sozialetatik datozen indar berri horiek beste bizitasun bat eman diote. Baina, anekdotak aparte, nire irudiko programan ere sartu ziren eta alde handiak ikusten dira. Eta alderdi gehienak kritikatu zuten. Euskal alderdiek barne. Noski, ez zuen hemengo egoera aipatu ere, eta, jakina, Ciudadanosen mamua hor dago eta azkenean, Pedro Sanchez belarriak makurtuta, Ciudadanosekin batera ezezko galanta bizkarrean zutela atera ziren. Eta bigarrenean berdin.
Eta orain: Ba hasierara baina, jakina. Orain leku guztietan bikoteak elkarrekin azaldu nahi du. Ezkerreko indarrek bederen, ezezkoa emango diote, eta normala. Zertan ari dira jokatzen? Ikusi beharko da zer nolatan amaitzen den historia hau baina sozialistek ez diezaiotela Podemosi errua bota, berak baitira errudunak.
Arnaldo OTEGI
Arnaldori ongi etorria eta disfruta dezala askatasunaz, familiaz, naturaz. Joango da informazioa jasotzen. Esaten dituenak errespeta ditzagun. Ez dudana ulertzen da Estatuko zein hemengo hedabideek ze katramila sortu duten Arnaldok Podemosi prozesu eraikitzaileak defendatzeko esan dionean. Honek, berriz, zera erantzun dio: Beraiek ez direla Independentistak. Hori bagenekien. Eta zer? Bat egiten dute erabakitzeko eskubidean eta horretan egin beharko dute lan. Hori lortuta, herriak erabaki eta errespeta dezala. Ez diot inongo arazorik ikusten. Puntu hori ere argitzen joanen da. Beste kontua da Arnaldok alde bakarreko bidetik joan nahi duen, ala ez. Izango da denbora hori argitzeko. Zorionak Arnaldo!