Hautatuei errespetuz

Erabiltzailearen aurpegia Felipe Izagirre 2011ko eka. 8a, 20:05

Zalantzarik gabe demokratikoki hautatuak izan zarete, bizi dugun demokrazia  formal honen barnean, noski. Herritarrek aukera izan dute Herria lau urtez kudeatuko duten agintariak hautatzeko. Alderdi horretatik, beraz, zorionak.

Gutun ireki hau argitaratuko denerako itunak garatuak izango dituzue seguruenik zuon alderdiaren gainkarguek esandakoaren arabera, nahiz eta zenbait herritan itunik ere beharko ez duzuen gehiengoa lortu duzuelako. Hori dela eta, nolabait esan dezakegu hauteskundeen ingurukoa itxirik dagoela, eta herria desiratzen dagoela agindutakoa nola kudeatzen duzuen jakin eta ikusteko.

Nire gutun honen bidez, ausardiaz baina errespetuz, gaur egun gizartean sumatzen ditudan hauteskunde eta hauteskunde ondorengo zenbait puntu aipatu nahi nituzke; agian, azaleko normaltasun horrek hutsune anitz baititu.

M15  Haserretuak
Ezagutuko duzue, noski, hizki eta zenbaki hauek esan nahi dutena (maiatzaren 15a) egun honetan sortu baitzen Madrilen gerora beste zenbait hiriburuetara hedatu den mugimendua, esaterako Donostian. Haserretuak ere deitzen dira. Batik bat, gazte mugimendua da eta, badirudi edozein alderdietatik kanpo sortu dela eta gaurko partiduen egitura eta funtzionamendua hankaz gora jartzen dutela. Donostian ikusi ahal izan dudanez, antolakuntza txukuna, baketsua asanblearioa eta sortzailea dela baieztatuko nuke. Hori dena  olerki eta musikarekin jantzia Horiek guztiak giroa erakargarria eta aberatsa egiten dute. Gutxiengo zenbait puntutan ere adostasuna lortu dutela dirudi  nahiz eta, gehienak gazteak direnez, langabezia izan puntu nagusienetako bat. Baina beste hauek ere, beraien eztabaidan pil-pilean egon dira.

Hauteskunde Legea
Orain dagoen Hauteskunde Legea aldatzea eskatzen dute ez baitie alderdi txikiei ordezkaritza lortzen. Partidukeria, esan nahi baita, bikoiztasun hori, ez dute onartzen eta zerrendak ere irekiak izan daitezela eskatzen dute. Izan ere, besterik litzateke alderdi txikiek ere erakundeetan baleude; horrela itunak eta denen partaidetza bermatuko litzateke eta gehiengo absolutuetan gertatu ohi dena ekidin daiteke.

Ustelkeria
Hautesle zerrendetan ustelkeriagatik epaituak edo susmagarriak direnak ez agertzea dute errebindikazioetako bat. Izan ere lotsagarria da, esaterako, Valentzian gertatu dena. Hemen ez dakit horrelakorik eman den. Dena den, ustelkeria eman ematen da eta hori kontuan hartu beharko litzake hautagai guztiak ustelkeriatik at egon daitezen.

Herritarren parte hartzea. Demokrazia erreala
Honi buruz asko hitz egiten da, eta itxuran eta teorian behintzat, alderdi guztiek  herritarren parte hartzearen alde egiten dute; gutxik, ordea, behin boterea lortuz gero ematen die aukera parte hartu dezaten edo ez dituzte baliabideak jartzen. M15eko gazteek hausnarketa egin dute eta, badirudi orain arte partiduek duten egitura eta funtzionamenduarekin ez daudela batere ados. Artikulua idazten nengoela jakin dut  ospatu berri hauteskundeetan zenbait herritan plataforma batzuk sortu direla gazteek  eskatzen duten ildotik nahiz eta bien artean ez egon kausa-ondorio erlaziorik. Eta dirudienez, lortu dituzte zenbait zinegotzi, Orion kasu.

M15 mugimenduak ez dakit noiz arte iraungo duen. Baina  interesgarria litzateke hirietatik kanpo herrietara ere zabalduko balitz. Plaza egokiak dituzte herri gehienak horrelako akanpalekuak eraikitzeko, non herri bakoitzean gazteek eta ez hain gazteek eztabaida ba ahal dezakete  herrian dauden arazoei buruz: langabezia, etxebizitza, azpiegiturak etab. Horrela, politikoek behartuta sentituko lirateke  orain arteko politika egiteko modua aldatzera eta herri justuago bat egitera.

M15 mugimenduak badu inflexio puntu bat politikan eta politikoengan. Jakingo al dute hautagaiek energia hori bideratzen eta beronekin kontatzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!