Finanatzaz Haratago finantza etikoen alorreko erakundeen sarea da eta Hezkuntza Finantziario Etikoa sustatzen du, ondorengoek osatzen dute: Euskadiko Finantza Etikoen Elkartea, Koop57, Mugarik gabeko ekonomilariak, OikoCredit eta ElkarCredit.
Finantzaz Haratago plataformaren helburua da Euskadin finantza etiko eta alternatiboetako hezkuntza sustatu eta zabaltzea, ikasleek eta gizarteak jasotako hezkuntza finantzarioari buruzko hausnarketa kritiko eta konstruktiboa elkarlanean sustatzeko asmoz.
Egungo hezkuntzan, sistema finantzarioari eta bere tresnei buruz hitz egiten denean, ohiko bankuen agerpena oso nabaria eta aktiboa dela uste dugu. Hori dela eta, errazagoa da haien mezua berregitea eta sistema kapitalista hegemonikoa betikotzea.
Horregatik guztiagatik, beste era bateko materialak eskani nahi ditugu, egungo sistema ekonomikoari buruzko ikuspegi kritikoa, ekonomia eraldatzaileen aldeko apustua eta sozialagoa zein jasangarriagoa den munduranzko alternatiben adibidea. Hori guztia, gainera, partaidetzaz eta lakidetzapean jorratuko da, eragin politikoa edukitzeko eta egungo hezkuntza sistemari nahiz ustezko hobekuntzei buruz hausnartzeko.
Finantza Etiko eta Alternatiboen inguruko informazio gehiago jasotzeko, eta proiektu horren barruan eskaintzen eta garatzen diren ekintzen informazioa izateko, ikaslegoari zein herritarrei zuzendutakoak, hitzaldian parte hartzera animatzen zaituztegu.
Eguna: Abenduak 4, asteazkena.
Ordua: 18:30tan.
Lekua: Andoain, Bastero Kulturguneko Ekitaldi Aretoa.