2016ean antolatu genuen lehen “Beste eredu ekonomiko bat, beste gizarte eredu bat” Azoka herriko hainbat talde, elkarte eta proiektuekin elkarlanean, baita ere Udalaren eta hainbat udal langileren laguntzarekin.
Urte hauetan hitzaldiak eta azokak antolatu ditugu, udalarekin elkarlanean aritu gara mikrokredituen programaren sustapenean eta Finantzaz Haratago proiektua ere ikastetxeetara gerturatzen saiatu gara, kasu honetan gazteei finantza etikoen ikuspuntua gerturatzeak duen garrantziagatik.
Egin dugun ibilbidearen amaierara iritsi gara eta bidelagun izan zaituztegun guztiei gure eskertza adierazi nahi dizuegu, baita ere herriko bazkide, bezero eta pertsona interesatuei ere. Ez ditugu ahaztu nahi gure ekintzen eta gure mezuen bozgorailu izan zareten herriko hedabideak.
Jakitun gara erabaki ekonomiko guztiak erabaki etikoak direla: ikusmolde sendo batetik hartutako erabakiak dira, eta ondorioak dituzte, batzuen onerako zein besteren kalterako.
Helburu hauetan oinarrituak dauden hainbat proiekturen loturak partekatuz agurtuko gara, informazioa izan nahi duenak eskura izan dezan:
- fiarebancaetica.coop/eu
- finantzaetikoak.eus/info/
- finantzazharatago.org/eu/hasiera/
- finanzaseticas.net/
- merkatusoziala.eus/azoka20/eu/ekonomia-solidarioaren-azoka-birtuala/
Baita ere Gipuzkoako LETeko (FIARE Banka Etikako bazkideen) helbide elektronikoa helarazten dizuegu edozein zalantzarako: git.gipuzkoa@fiarebancaetica.org
Mila esker guztioi eta beste bat arte!