Mintzalagun taldeak ikasturte amaierara iritsi dira

Ikasturtearekin batera amaitu dira eskualdeko mintzalagun saioak.

Ikasturte osoan zehar euskaraz mintzatzeko eta trebatzeko tarte paregabea izan dute bertara gerturatu diren bilagun eta bidelari guztiek eta zer hobe, saioei amaiera emateko guztien argazkiak batzen dituen argazki sorta plazaratzea baino.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta irailean bueltan izango gara. Uda ona izan!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!