Gazte Euskaltzaleen Sareak deituta, Euskara aurrera euskararen aldeko egitasmoa aurkeztu zuten apirilean hainbat euskaltzale ezagunek Donostian. Maiatzaren 21erako manifestazioa deitu zuten eta larunbat honetan, 17:30etan, ekingo dio ibilbideari manifestaldiak Donostiako Antiguako tuneletik. Aurreko astean, euskalgintzako dozena bat eragilek ere bat egin zuten mobilizazioarekin, euskararen normalizazio prozesuak bultzada eta belaunaldi berriak behar dituela argudiatuta.
Galtzaundiko eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Kike Amonarrizek ere duela egun batzuk idatzitako iritzi artikuluan azpimarratu zuen hitzordua: “maiatzaren 21ean Gazte Euskaltzaleen Sareak bultzaturiko “Euskara aurrera” manifestazioan elkartuko gara Donostian, gazteek erakutsi duten aktibazio-nahia sustatuz”. Galtzaundi Euskara Taldeak ere bat egiten du euskalgintzako eragileen deiarekin eta Tolosaldeko euskaltzaleak animatu nahi ditu Donostiako manifestazioan parte hartzera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!