Gerturatu Kilometroak jaira autobusez Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Euskara Taldea 2025eko irailaren 29a

Beste urtebetez, Kilometroakera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Elgoibarrera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Ikaztegieta, Alegia, Anoeta, Irura, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 5ean.

Izen-ematea irekita dago urriaren 2a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 12 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Elgoibarren. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!