Jauzi handia eman du Ganbara Saski Taldeak, denbora tarte txikian

Erabiltzailearen aurpegia Ganbara Saskibaloi Taldea 2024ko urt. 7a, 10:07

Nesken agerpen indartsua eta mutilen taldeen hazkundea, bi fenomenoak ia-ia batera eman dira. Andoaingo klubak, egun, sei talde ditu lehian. Urte batzuk atzera, zaila zen horrelako garapena aurrikustea.

Infantil mailan hiru talde ditu Ganbara Saski taldeak. Mutilena bakarra, eta neskena bi. Kadete mailan talde bakarra dago eta jubeniletan bi. Bi maila horietan neskarik ez dago, oraingoz, Infantil mailakoen agerpen indartsu horrek etorkizun oparoa irudikatzen duelako.

Denboraldiaren jarraipena Aiurri.eus webgunean

Tokikomeko Matx egitasmo berriarekin lankidetzan, Aiurri.eus gunean klik eginez denboraldiaren martxa jarraitzeko aukera dago. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!