Ganbarako hiru partida Ubitarten, datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2025eko azaroaren 10a

Artxiboko irudia

Larunbat goizean saskibaloi partidak nagusituko dira Allurralde kiroldegian. 09:00tan Nutrieskola infantil mailako neskak ariko dira, 10:30ean Plastigaur kadete mailakoak eta, 12:15tan, Representaciones Justino jubenil mailako mutilak.

Atal propioa Aiurri.eus webgunean, kirolen atalean

Aurrerantzean, Ganbara saski talde guztien jarraipen zehatza egin ahal izango da Aiurri.eus wegunetik. Emaitzak, ordutegia eta sailkapenak bertan kontsultatu ahal daitezke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!