Laugarren eta bosgarren sailkatuen artekoa izan zen aurreko asteburukoa. Easo Basket Atxuri zen aurkaria eta bietako batek lortuko zuen igoerako ligaxkara sailkatzea. Partida, gainera, Donostian jokatu zen. Andoaindarrak, bada, etxetik kanpo oso ondo aritu dira. Baita azken jardunaldian ere. Garaipen argia eskuratu zuen eta, ondorioz, 2026an aurkari zailagoen aurka jokatuko dute.