Totema bihurtu zuten erraustegia, boterearen erakusle. Totem teknologikoa, perfektua, modernoena, seguruena….. Bi urte besterik ez eta, nahikoak izan dira erraldoiari buztinezko oinak ikusteko.
-
Argindar eraldagailu nagusiak ez du bere lana betetzen. Ez du balorizatzen.
-
Labeak homologatu gabe daude eta hasieratik ibili dira gaizki. Ondorioz ingurua dioxinaz bete dute.
-
Aste honetan bertan Aratxa Tapiak sailburuak aitortu du kutsadura kasuetan labeak geldiarazteko sistema automatikoa, legeak agintzen duena, ez dagoela ezarrita.
Hori dena jakinda, ez da harritzekoa kutsadura asko atzeman izana uretan, lurretan, zein airean. Beste inon ez da hain denbora gutxian hainbeste kutsadura atzeman erraustegiaren inguruetan. Eta ez da txantxetakoa: Minbizia sortzen duten osagaien isurketaz ari gara. gara.