N1 ANDOAIN A15

Zorionak denoi!

Andoaindar guztiei gure zorionik beroenak, batez ere Sorabillako biztanleei eta bereziki Presagaina baserriaren jabe den Zubeldia familiari. Hainbeste urtez zarataren aurkako pantailak eskatzen egonda gero, gaur goizean hasi dira jartzen. Argi dago eskaera kolektiboek badutela zenbait jenderen borondatea aldatzeko indarra.

Andoaingo Udalak irailaren 12ko batzarrean onartutako akordioarekin bat eginaz, antzeko zarata-babesleak jartzeko beste eskaerak aintzat hartzea eskatzen dugu: Karrika aurrean, Aita Larramendi Ikastola aurrean, Mimendiko korridore guztian, eta baita Buruntza aurrean ere eta Arrieta, Atorrasagasti, Larramendi eta Salbia baserrien aurrean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!