N1 ANDOAIN A15

Andoaingo bizilagunei

Ingurugiroarekin eta pertsonen onurarekin bat datorren konponbide iraunkorra eta errespetuzkoa, eta Andoaingo Urbanismoko Plan Orokorra bideratu ahal izateko aukera bat finkatu eta bultzatu nahian sortutako auzo-erakunde bezala, zuengana gatozkizue honakoa adierazteko:

  • Aurreko astean zenbait establezimendutan bizilagunen eskura jarritako banderolak izan duten eskaera ikusita, zenbait lekutan agortzerainokoa, benetan eskertu nahi dizuegu andoaindar guztiei emandako erantzuna eta, bide batez, jakinarazten dizuegu ostiralerako berriz jarriko direla gehiago zuen eskura.
  • Bizilagun askok segituan jarri nahi dituzte balkoietan, bainan jakinarazi nahi dizuegu datorren urriaren 11an 21:00etan izango dela balkoietan banderolak jartzeko unea, aurretik jakinaraziko zaizuen ekitaldiarekin batera.
  • Oraindik banderolarik eskuratu ez dutenak animatu nahi ditugu lehenbaitlehen joan daitezela horretarako izendatutako establezimenduetara. Zuen laguntzagatik mila esker guztioi, eta eutsi goiari!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!