N1 ANDOAIN A15

Zarata atseginaren eguna

Andoainen N1 errepide-azpiegiturarako alternatiba iraunkor eta errespetuzkoa definitu eta bultzatzeko eratu den auzo plataformak Alejandro Kalonge, Bazkardo, Rikardo Arregi eta Dr. Huitziko auzokideekin batera zarata atseginaren eguna antolatu du, herritarrei informazioa hurbiltzeko eta bizirik dagoen giza komunitatea eraikitzen jarraitzeko.

Urriak 11, asteartea

Mimendi. Sardin-jatea

Egitaraua:

  • 18:30 Kalejira Alejandro kalongetik abiatuta.
  • 19:15 Aurkezpena.
  • 19:30 Sardin-jatea. Igogailuaren ondoko plazatxoan. Euro batean sardinak eta edaria.
  • 21:00 Banderolak ipini.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!