N1 ANDOAIN A15

Proposamen arduragabe eta errespetugabea

"BIDEGIko Administrazio-Kontseiluak herritar gehienen nahiari muzin egiten dio".

Andoaingo Udalak joan den iraileko 12an egindako Batzarrrean akordio bat onartu zuen aldeko 13 botoz (PSE-EE, EHBildu, Elkarrekin Podemos) eta 4 abstentziokin (EAJ-PNV). Akordioaren bigarren puntuak honela zioen: “C2 proiektuarekin planifikatutako ekintza guztiak geldi ditzala eskatu Gipuzkoako Diputazioari, Plangintza Orokorrean azaltzen diren jarduera-ildoekin bat letorkeen gaur eguneratutako proiektu berri bat birpentsatu eta idatzi ahal izateko”.

Ba orain BIDEGIko Administrazio-Kontseiluak, batere kasorik egin gabe akordio horri, arduragabe eta Andoaingo herritar gehienen nahiari muzin eginez, ostirala honetarako, urriak 28, ondorengo puntu hau sartu du bere bilerarako gai-zerrendan:

Errespetu falta izugarri honen aurrean CII proiektuak kaltetutako Plataformak guztioi dei hau egiten dizue: ahal den talde handiena joatea bihar ostiralean, goizeko 10:00etan BIDEGIren Zarautzko bulegoetara.

Talde osoa autoetan joateko, goizeko 09:00etan bilduko gara Andoaingo merkatuko txoperan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!