N1 ANDOAIN A15

Bidegiko administrazio-kontseiluan gertatutakoaren balorazioa

CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak ondorengoa adierazi nahi du ostiralean BIDEGIko Administrazio-Kontseiluan gertatutakoaz.

  1. Ostiralean, urriak 28, BIDEGIko Administrazio-Kontseiluan onartutakoa NI eta A15 bideen arteko lotura egiteko proiektua idazteko esleipena izan zen, EAJ eta PSE ordezkatzen duten kontseilarien aldeko botoekin eta EH-Bildu, Podemos eta PP ordezkatzen dutenen kontrako botoekin.
  2. BIDEGIko Administrazio-Kontseiluan onartutakoak ez du inolaz ere NI eta A15 bideen arteko lotura egiteko trazatua erabakitzen. Ziur gaude Gipuzkoako Diputazioak proposatutakoa, CII deitutakoa, erabat bideraezina dela hainbat faktoregatik eta bideraezina dela frogatuta geldituko da era oso nabarmenean.
  3. Gai honetan Gipuzkoako Diputazioa prozedurak azkartzeko egiten ari denak atzera biderik ez dagoela sinesaraztea da, jendearengan apatia sentimendua sortzea helburu duena.
  4. Prozedurak azkartzeak eta presazko jokaerak ez datoz bat instituzioekin eduki beharreko errespetuarekin, batez ere Andoaingo Udaleko Batzar Nagusian, irailaren 12an 13 aldeko botoz (EH-Bildu, PSE eta Podemos) eta EAJren 4 abstentzioz, onartutako mozioaren 2. puntuak argi eta garbi dioenarekin “C2 proiektuarekin planifikatutako ekintza guztiak geldi ditzala eskatu Gipuzkoako Diputazioari, Plangintza Orokorrean azaltzen diren jarduera-ildoekin bat letorkeen gaur eguneratutako proiektu berri bat birpentsatu eta idatzi ahal izateko”.
  5. Andoaingo alkate andereak eta bere alderdiko zinegotzik udalbatzan hartutako jarrera irmoekin alderatuta, BIDEGIn PSEk mantendutako jarrerak iruzur egin digula, harrituaz gainera. Jarrera hori Andoaingo herritarren aurkakoa da, Andoaingo Udaleko zinegotziek onartutako akordioen aurkakoa eta udalbatzan bere alderdiko ordezkari gorena denaren posturaren aurkakoa. Gipuzkoako PSE gonbidatu nahi dugu bere jarrera alda dezala gai honetan eta herri honetako alkate andereari bide berri bat irekitzen eta proiektu bat lideratzen lagundu diezaiotela, andoaindarrak eta beraien interesak babestu, ez beste ezkutuko eta illunak.
  6. CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak badaki noski Gipuzkoako Diputazioak mahai gainean jarritako proiektua, CII deitu dena, ezin izango dela aurrera atera zentzugabekeria izugarri bat delako eta horretarako, hemendik aurrera, herritar guztiak informatuko ditu hartu beharreko erabakiak era kontziente bat edukiaz har ditzaten. Horregatik, lehen herri ekintza bezala, azaroaren 5ean, goizeko 11,00etan, egingo den bilera baterako deia egingo dugu Bastero auditorioan. Baita ere, Plataforma Gipuzkoako Batzar Nagusietara joango da azaroaren 9an goizeko 9,30tan. Talde ahal den zabalena joan ahal izateko autobusak jarriko dira, betiko lekuetatik aterako direnak. Ahal bezain azkar jakin araziko dugu honetaz guztiaz.
  7. Bukatu aurretik jakinarazi nahi dugu prozedura azkartze hau eta zenbait ordezkari politikoen errespetugabe eta arduragabe jokabideak herritarrak etsipenera eramatea, andoaindarrak ilusio gabe uztea dela. Azkarrak izan behar dugu eta herri bat bezala ekin, denok batera gure interesak defendatzeko. CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak garbi utzi nahi dugu hemendik aurrera ere herritarren helburuak aurrera ateratzen segiko dugula.
  8. Azkenik, Andoaingo 600 familia baino gehiago eskertu, banderolak balkoietan jarriz eskaerak zabaltzeko bere ahalegintxoa egin dutelako. Oraindik banderola gehiago badaudela jakinarazten dugu, leku hauetan jaso daitezkenak: Coviran Karrika, Urrats, Ernaitza, Li, Gorostidi, Stop eta Bazkardoko Comestibles Telletxea. Denak animatu nahi ditugu jaso dezatela bat eta lehioetan jarri, andoaindarren etorkizuna hobea izan dadin, gure ilusio eta Amets asko egi bihur daitezen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!