N1 ANDOAIN A15

Herri bilera Bastero Kulturguneko auditorioan

Datorren larunbatean, azaroak 5, goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 12:00etara, CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak herri bilera batera deitu ditu andoaindar guztiak.

Herritarren arteko bilera honek helburu hauek ditu:

  1. CII proiektu honen xehetasunen laburpena egin, NIaren oraingo trazatuak sortzen dituen zenbait afekzio konpontzeko, 90 hamarkadaren haseratik datoztenak.
  2. Oraingo trazatuaren afekzio larriak azaldu, Gipuzkoako Diputazioak aurkeztutako proposamenak konpontzen ez dituenak. Proposamen horri CII izena jarri diote eta orain ingurugiro eraginei egindako alegazioen ebazpen fasean dago.
  3. Gipuzkoako Diputazioa eta BIDEGIren azken erabakien berri eman, presaka eta arduragabe hartutakoak, nahiz eta prozedurak martxan egon aurreratzen saiatu dira kontutan hartu gabe Andoaingo Udalak irailaren 12ko Batzarrean onartutako 2. puntuan estaen dena: “C2 proiektuarekin planifikatutako ekintza guztiak geldi ditzala eskatu Gipuzkoako Diputazioari, Plangintza Orokorrean azaltzen diren jarduera-ildoekin bat letorkeen gaur eguneratutako proiektu berri bat birpentsatu eta idatzi ahal izateko”.
  4. Plataformak programatu dituen ekitaldien berri eman, zentzugabekeri hau geldituarazi asmoz, bestela airean legozkeelako Andoaingo garapenaren etorkizuna eta herritarren bertako ekimenena.

Kaltetuen Plataformak dei berezia luzatzen die Andoaingo herritarren erkidegoko partaide guztiei, bilerara etor daitezen, gauza asko jokatzen ditugu eta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!