N1 ANDOAIN A15

Andoaingo herritarrei eskerrona

CII proiektuak kaltetutako auzokidek sortutako Plataformak eskerrak eman nahi dizkie Andoaingo herritarrei, azken hilabete honetan herrian zehar zabaldu dituen informazio euskarriei erakutsitako gizalege eta errespetuagatik, batez ere arkupe eta ataritan jarritakoekin.

Plataformak jakinarazi nahi du zabaldutako euskarri guztiak ahal den era txukunenean kendu dituela paretetatik eta hiri-altzarietatik, kalte oso gutxi eginda, kolaz zikindutako kristal bat edo beste izan ezik.

Horregatik, hurrengo batean horrelako euskarrietan ezer ez jartzea erabaki dugu. Jasotako 6,3 kilo erabilitako paper pila horretarako jarritako edukiontzietara bota ditugu birziklatu daitezen. Bestalde, Plataformak eskerrak eman nahi dizkie Bastero auditoriuma ia bete zuten 416 herritar guztiei. Baita ere eskerrak eman balkoietan banderolak jarri dituzten 700 familia baino gehiagori. Bide batez, oraindik banderolen eskaera dagoenez, jakinarazi nahi diegu banderola gehiago eraman ditugula Karrikako Coviranera, Urrats Inprimategira, Ernaitza liburu dendara, Gorostidi burdindegira, Stop liburu dendara, Mendikute harategira, Telletxea janari-dendara.

Azkenik jakinarazi nahi dugu Plataforma Diputazioko Batzar Orokorretara joango dela datorren asteazkenean, azaroaren 9an goizeko 09:30ean. Joan ahal izateko auto karabana antolatu du, 08:30ean Txistokitik aterako dena. Garraio publikoan joan nahi dutenak Goiko Plazatik Ospitaletara dijoan autobusa har dezakete 8:40tan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!