N1 ANDOAIN A15

Batzar Nagusietan egindako agerraldiaren balorazioa

Euria eta haizea ez dira oztopo izan CII proeiktuak kaltetutakoen plataformak Gipuzkoako Batzar Nagusien kanpoaldean bildu dituen 60 pertsonentzat. Hantxe egon dira agerraldia iraun duen bitartean pankarta eta banderolak eskutan zituztela.

Goizeko 9:30ak ziren, eta plataformako beste 13 kide egoitzaren barruan zeuden agerraldia hasteko zain eta alderdi politikoen posizioak eta galderak entzuteko eta erantzuteko prest.

Lehenik eta behin, Batzar Nagusietan plataformaren agerraldia ahalbidetu duten alderdi politikoetako ordezkariak eskertu nahi ditugu aukera hau emateagatik. Agerraldiak 6789 jarraitzaile izan ditu, legealdi honetako jarraituena bilakatuz, gaiak sortzen duen kezkaren islada.

Agerraldian, Aintzane Oiarbide Bide Azpieguteretako diputatuak C2 proiektuaren aurka zeuden andoaindarrak mespretxatuz izan zituen hitzak salatu dira, eta Andoaingo udalak C2-a geldiarazteko mozioa onartu zuela kontrako bozkarik gabe gogoratu arazi du, etorkizunean Andoaingo herritarrak eta erakundeak errespeta ditzala eskatuz.

A15 eta N1eko loturan sortzen diren trafiko arazoak ez direla Andoainek sortuak agertu dugu, eta beraz, ezin dela trafiko arazo hau konpontzen saiatu Andoaindarren bizkar, gaur egun jadanik larriak diren afekzioak areagotuz. Gaur egungo arauen arabera, errepideak sortzen dituen soinu eta aire kutsadurak legez kanpo leudeke. Zer esanik ez 2030erako Europar Batasunak ezarri nahi dituen mugak kontutan hartuz gero. C2-ak gaur egungo kutsadura areagotzea aurreikustekoa da.

Legearen arabera, horrelako azpiegituretarako alternatiba ezberdinak aurkeztu behar direla adierazi da, eta prozedura honetan, bakarra aurkeztu da. 2011ean aztertu ziren alternatiba ezberdinen artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Andoainen sortzen zituen kalteengatik “bideraezina” kontsideratzen zuen hura dela hain zuzen gaur egun erakunde berdinak aurrera eraman nahi duena salatu da.

Bertan ordezkatuta zeuden alderdi politikoen ordezkarien erantzuna positibotzat kontsideratzen du plataformak, EAJ alderdiarena salbu, nork Gipuzkoako interes orokorrarentzat C2-a positiboa dela arguiatuz berau defendatu du.

Bestalde, plataformako kideek GONBIDAPENA luzatzen diegu herritar guztiei, azaroaren 13an, igandean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, parte hartu dezaten antolatutako txangoan. Irteera Aita Larramendi Ikastolan izango da eta Karrikaraino iritsiko gara C2ak eragingo lituzkeen kalteak azalduz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!