N1 ANDOAIN A15

Zeharkaldia, igande honetan

CII proiektoak kaltetutako en Plataformak, Karrikako eta Mirandako parkeko bizilagunekin batera,  goizeko ibilaldi bat antolatu du datorren iganderako. Ibilaldia goizeko 10,00etan hasiko da Aita   Larramendi ikastolan eta Karrikan bukatuko da 12,00ak aldera. 

CII proiektoak egingo lituzkeen kalteak ikusi ahal izango dira, bai ikastolaren aurrekoak zein Aillurralde Berri aurrean egingo liratekeen ebaketak, baita trazatuak nola utziko luken Miranda zein Karrika aurrea.
Ezinbesteko hitzordua alde horretako bizilagun kaltetuentzat batez ere baina baita andoaindar  interesatuta dauden guztientzat ere.

AZKENALDIAN GERTATUTAKOEN BALORAZIOA
Azken bi aste hauetan gertatu diren zenbait gertakizun garrantzizkoen aurrean eta bizilagunek egin dizkiguten ekarpenak kontutan hartuaz, gogoeta hau egin nahi dugu:

1. Zenbait ordezkari politikok, bai BIDEGIko Administraritza Kontseiluan zein Gipuzkoako Batzar  Nagusian eduki duten jarreraren aurrean, erakutsi duten instituzioekiko errespetu falta 
Andoaingo bizilagunen osasuna eta ongizatearen gainetik interes orokor faltsu bat lehenetsiz. 
Gure atsekabea adierazi nahi dugu horren aurrean eta gogoan har dezatela, ordezkatzen gaituen Udal instituzioaz gain Andoaingo bizilagun guztien nahia ere, beren ongizate partikularra zein komunitate osoarena hobetu nahiean baitabiltza.

2. Batzuen dudako portaera ikusita, Andoaingo herritarren aldeko jarrera tinkoa eduki dezatela eskatzen diegu beste norbaiten interesen gainetik. Bestela orain arte sortutako konfiantza hautsi liteke eta aurrean elkarrekin egiteko daukagun bidea oztopatu lezake.

3. Andoaingo herritarren interesa beste ezeren aurretik jartzen dutenen jarrera laguntzailea  eskertzen dugu. Portaera horri eutsi dezaiotela nahi dugu, horrela andoaindar guztiek aukera izan dezaten bere nahiak azaltzeko eta burutzeko.

Gure eskuak luzatu nahi dizkiegu jarrera kezkatia edo kontraesankorra eduki dutenei, denon artean egin dezagun Andoaingo herritargoa osatzen dugunon aldeko bidea. Horrela defendatuko ditugu komunitatearen osasuna, ongizatea eta interesak, partikularrak zein ekonomikoak,

Andoain herriaren etorkizuneko garapena garrantzitsua bideratu ahal izateko.

ANDOAINGO KOMUNITATEARI
Eskerrak eman nahi dizkizuegu erakutsitako babesagatik, hainbeste mezuren bidez. Irailaren 11tik aurrera gaindituta sentitu gara antolatutako ekintza guztietan.
Zuek erakutsitako nahiak jasoaz eta plataforma osatzekoan jarritako helburuak kontutan hartuz honakoa adierazi nahi dizuegu: ez dugula etsiko ordezko beste proiektu bat zehaztu eta egin arte, ingurugiroa errespetatuko duena, pertsonen interesak errespetatuko dituena eta gaur egungo Andoaingo Hiri-antolamenduko Plangintza Orokorrean dauden helburuak bideratuko dituena. 
Horretarako Andoaingo komunitateak behar dituen baliabideak eskainiko ditugu, tresna egokienak eta behar den jakituria.
Gure eskerrik beroena bere babesa erakutsi diguten andoaindar guztientzat, balkoietan eskaera zintzilikatu dutenentzat, materiala zabaltzeko beren dendak eskaini dituztenentzat, antolatu diren  ekitaldietara etorri direnentzat eta bereziki gure hitzordu guztietara azaltzen diren leialentzat.
MILA ESKER ANDOAINGO KOMUNITATEA

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!