N1 ANDOAIN A15

Zenbait bilera

Batzar Nagusietan izan ziren, duela egun gutxi.

CII proiektuak kaltetutakoen Plataforma Sorabillako zenbait bizilagunekin bildu zen larunbat honetan, aurrez aurre plataforma osatzeko arrazoien berri emateko eta motzera nahiz luzera dituen helburuak azaltzeko.

Era berean aurreko urteetan gertatutakoaren iritzi trukaketa eman zen, 2005 eta 2010 urteen artean saihesbidearen proiektuari dagokionean alde batetik, eta bestetik aurrera begira dituzten kezken inguruan. Giro onean joandako bilerari segida eman nahian beste batzuk egitekotan geldituziren, bileretara pertsona berriak batzeko asmoz, erlazioak errazteko eta informazioa trukatu eta iritziak kontrastatuz gehiengoaren interesak adosteko.

Bestalde, Larramendi ikastolako ikasleekin bilera bat egitekoak gara, beraiek hala eskatuta. N1 azpiegiturarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu gaindimentsionamentuak sortutako ezinegona eta berarekin ekarriko lituzkeen osasunerako kalteak, bai akustiko zein atmosferikoak, aztoratu ditu ikastolako horretako ikasle gazteak. Aurrena informazioa jaso nahi dute, gero bere iritzia edukitzeko, obra hasi aurretik beraien irizpideak kontutan har ditzatela exijitzeko. Hainbesteko interesa erakutsi dutenez Plataformak dituen asmoak ezagutzeko, bertara joan eta ikasle guztiei irekia izango den batzarra egitea erabaki dugu.

NEGOZIAZIO BIZIAK MARTXAN

Azken asteetan zenbait bilera ezberdin, batzutan negoziazio izan direnak, egin ditu Plataformak bere helburuak aurrera ateratzeko behar diren baliabide ekonomikoak lortu ahal izateko. Helburu hauetako bat, ondorengoa da: ingurugiroa errespetatuko duen alternatiba bat definitu eta bultzatu, pertsonak errespetatuko dituena eta Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorrean datozen helburuak gauzatuko dituena. Kontaktu hauek talde politikoekin eramaten ari gara, Gasteizen zein Madrilen, gure ahalegin handiena egitera behartzen gaituena baina ilusio handiz egiten duguna andoaindar guztientzat interes handiko baliabide ekonomikoak lortu ahal izatea ikaragarria bailitzake.

Ondorengo egunetan berri pozgarriak ematea espero dugu proiektu alternatibo bat zehazteko eta bultzatzeko baliabide ekonomikoak lortzeko martxan dauden negoziaketen inguruan.

Horretarako gai ezberdinetako zenbait adituen, bai bertakoak zein nazional eta internazioalak, parte-hartzea izango dugu eskuartean dauzkagun arazoei konponbide oso bat eman ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiari dei egiten diogu Andoaingo Korporazioa zein udal teknikariak, arkitektoa eta ingurugiro teknikaria, aintzat har ditzan eta martxan jarri dituen prozedurak geldi ditzan. Horrela proiektu berri bat birpentsatu eta zehaztea ahalbidetuko litzateke, Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorrean datozen helburuekin bat letorkeena. Andoaingo herritarren gehiengoari entzungor eginez eta akordioetara iristeko duda mudatan dauden arduradun politikoei eta beraien taldeei eskatzen dieguprest egon daitezela herritarrek aspalditik eskuratu nahi duten helbururako: osasunarentzat kaltegarriak diren eragileak desagerraraztea gure ingurutik, eta herriarentzat hain beharrezko diren garapen komertzial zein industrialerako hiri inguru atsegin bat lortzeko irtenbidea aurkitzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!