N1 ANDOAIN A15

Etorkizuna argitzeko lehen urratsa

Asteak lanean eman ondoren, Cll proiektuak kaltetutakoen plataformak pozik azaldu nahi dio Andoaingo giza komunitatea osatzen duten kide guztiei, Estatuko aurrekontu orokorretan 476.000 euroko diru-partida bideratzea lortu duela.

Aurrekontu-partida hori Andoaingo N1 eta A15 errepideen arteko lotura egiteko trazadura- proiektua idazteko erabiliko da, Andoainen eta ukitutako egungo espazioen aprobetxamendua eta berroneratzea, ingurumenaren, klimaren, energiaren, uraren, mugikortasun ez- motordunaren eta abarren esparruan tresnak hornitzeko.

Diru-hornidura N1 errepidearen egungo trazadura bezalako problematika konpontzeko, eta Andoainen dagoen giza komunitateari etorkizuneko egoerei behar besteko kaudimenarekin aurre egiteko berme nahikoak emateko.

Andoaingo historia hurbilean aurrekaririk ez duen lorpen honekin, Cll proiektuaren eraginpean daudenen plataformak bere eraketaren helburuetako bat lortzeko lehen mugarria ezarri du: N1 eta A15 loturaren ordezko proiektu bat definitu eta bultzatzea, ingurumenarekin iraunkorra izango dena, pertsonen interesak errespetatuko dituena eta, aldi berean, indarrean dagoen hiri-antolamenduko plan orokorrean jasotako helburuak bideragarri egingo dituena.

Eskerrak eman behar dizkiogu EH-BILDUri bere zuzenketa batek aurrekontu-partida hori Estatuko aurrekontu orokorretan jaso ahal izatea ahalbidetu duelako. Halaber, eskerrak eman behar dizkiegu PSOE, PODEMOS, ERC, EAJ/PNV, BNG, PdeCAT, MAS PAIS eta COMPROMIS talde parlamentarioei, zuzenketaren aldeko botoarekin aurrera ateratzea ahalbidetu dutelako. Jasotako tratua eta haien guztien jarrera bikaina izan dela esan behar dugu.

Orain, Andoaingo Udalari dagokio, behar bezalako arduraz eta erantzukizun handiz, zenbateko ekonomiko hori kudeatzea, deskribatutako helburua lortzeko. Cll proiektuak kaltetutakoen plataforma tokiko, estatuko eta nazioarteko adituak hornitzen saiatuko da, tokiko erakundearekin helburu horretan lankidetzan aritzeko.

Aurrerantzean, guztion ahalegina eta helburu nagusia izan beharko litzateke N1 eta A15 errepideen arteko loturarako irtenbide bat izatea, andoaindar gehienen abala izango duena, eta, beharrezkoa izanez gero, horretarako kontsulta lotesle bat egitea.

Hori dela eta, berriro ere, eta goian aipatutako asmoa posible egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu errespeta dezala Andoaingo udalbatzak irailaren 12an hartutako erabakia. Bertan, 2. puntuan, indarrean dagoen HAPOn ezarritako helburuekin bat datorren proiektu berri baten eguneratzea berriz pentsatzeko Cll proiektua deiturikoaren prozedurak geldiaraztea eskatzen da.

Horretarako, berariazko errekerimendua egiten diegu Andoaingo udal-taldeei, Gipuzkoako Foru Aldundian dituzten homologoei jakinaraz diezaieten Andoaingo Udalak ezarritakoak, bai eta lehen aipatutako udal-akordioan beren-beregi jasotako herritarren sentipenak eta beharrak ere.

Azkenik, andoaindar guztiak zoriondu nahi ditugu, izan ere, beren ekarpen txiki baina oso baliotsuekin (banderolak, bilerak eta beste jarduera batzuk), 476.000 euroko diru-partida hori herrira oso helburu zehatz batekin etortzea ahalbidetu dutenak dira: ibilbide berri baten diseinua ahalbidetzea, datozen erronka humanitarioei erantzun ahal izateko etorkizuneko garapenei helduko diena.

Aurrekaririk gabeko lorpen hau ospatzeko unea da. Egin dezagun denon artean.

Azaroaren 25ean, ostirala, 12:30ean, Goikoplazan, udaletxe aurrean, egingo dugun prentsaurrekoan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!