N1 ANDOAIN A15

Lehenengo 500 sinadura lortu dira

CIIak kaltetutakoen Plataformak joan den urtarrilaren 21ean Bastero Kulturguneko ekintza aretoan aurkeztutako helburu neurgarrien dekalogoa Andoaingo herritar guztien postontzietara zabaldu du.

Dekalogo honek sortutako desioen eta jasotako onarpenaren seinale da LEHENGO 48 ORDUTAN 500 SINADURA BAINO GEHIAGO JASO izana horretarako izendatutako 5 lekuetan: Coviran Karrika, Ernaitza liburudenda, Gorostidi burdindegia, Stop liburudenda eta Bazkardoko Telletxea janaridenda. CIIak kaltetutako Plataformak bereziki esketu nahi ditu dekaloko 10 eskakizunekin bat egin eta bere atxekipena eman duten lehen 500 andoaindar horiek. Era berean, aukera hau galtzen utzi ez eta Andoainen etorkizunaren aldeko apostu sendo bat egitera gonbidatzen ditu Andoaindar guztiak.

MIMENDI ETA MERKATUAREN INGURUAN MAHAIAK

CII proiektuak kaltetutakoen Plataformako kideak datorren Otsailaren 4ean, larunbata, goizeko 10:30etatik eguerdirarte Mimendi kaleko eta Merkatu inguruan izango dira. Mahaiak ipiniko dira bertan, horrela desio duten andoaindarrek N1 eta A15aren arteko lotunearentzako helburu neurgarrien dekaloari bere atxekipena utzi ahal izan dezaten.

EZOHIKO UDALBATZA ESKAERA

CII proiektuak kaltetutakoen Plataformak otsailaren 15-a baino lehen ezohiko udalbatza bat burutzeko eskaera erregistratu du Andoaingo Udaletxean. Udalbatza hori burutu ahal izateko alderdi politikoetako 5 zinegotzik sustengatu beharko dute gutxienez, eta herriko Alkateak, aztertu ondoren, udalbatza ospatzeko eguna eta ordua ipiniko ditu.

Aurrekari eta kontsiderazio ezberdinak kontuan hartuz, N1 eta A15aren arteko gaur egungo ibilbidearen aldaketarako eta egungo espazio kaltetuak leheneratzeko bitartekoak eta prozedurak abian jartzea eskatzen da mozioan. Joan den Azaroaren 25ean Diputatuen Kongresuan eta Abenduaren 22an Senatuan, helburu berdinarekin 476.000€ko zenbatekoa zuzentzea Andoaingo Udaletxeari onartu zuen, eta Abenduaren 24ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Gainera, udal eskumenekoak diren beste zenbait azterketa burutzea eta aurkeztu berri den helburu neurgarrien dekalogoari Udaletxea atxekitzea eskatzen da. Hainbat eta hainbat herritarrek dagoeneko eman diote bere atxekipena dekalogo honi, eta Martxoak 5 arte sinatzeko eta aipatutako lekuetan uzteko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!