N1 ANDOAIN A15

Jendaurreko aurkezpena

Plataformak martxoaren 26an jakinaraziko du zenbat atxikimendu jaso dituen helburu betegarrien dekalogoaren proposamenak. Atxikipenak arazteko fasea amaituta, herriko notariotzak jasotako atxikipenak egiaztatuko ditu notario-agiri baten bidez.

Plataformako kideok oso pozik gaude jasotako babes apartagatik eta, aldi berean, sentsibilitate guztietako ehunka andoaindarrengandik jasotako maitasun-adierazpenengatik. Horrek segurtasuna ematen digu hasitako bideari buruz. Plataformaren ustez, fase bat amaitu da Udalaren aldetik jasotako babesarekin, bai 2022ko irailaren 12koa, bai joan den otsailaren 20koa. Argi geratu da aukera berri bat behar dela proiektu berri bat birpentsatzeko, non andoaindar guztiok parte hartu ahal izango dugun.

Proiektu berria gauzatzeko, baliabide ekonomikoak jarri dira, eta lortu beharreko helburuak ezarri. Hemendik aurrera, parte-hartze aktibo eta demokratikoaren fase komunitarioan sartuko gara, Andoainek eta andoaindarrek hainbat hamarkada daramaten proiektu bat gauzatzeko beharrezkoak diren adostasunak lortzeko. Martxoaren 26an, Plataformak publiko egingo du jasotako babes handia. Andoaindarren aldetik jasotako babes eta maitasun adierazpenak eskertzeko unea izango da. Begirada altxatzeko eta helburua horizonte berrietan jartzeko unea izango da, guztiok pozik senti gaitezen egindako ahaleginagatik eta lanagatik. Martxoaren 26a egun handia da. 12:00tan itxarongo zaitugu Goikoplazan, eta euriarekin, Ikastolako frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!