N1 ANDOAIN A15

CIIak kaltetutakoen plataformaren prentsa-agerraldia

Errepide Azpiegituren Saileko Diputatuak argitaratutako Agindu Forala aztertu ondoren, CII proiektuak kaltetutakoen plataformak bere iritzia plazaratuko du datorren martxoaren 22an eguerdiko 12etarako Arrate Frontoiko bilera gelan deitu duen prentsaurrekoan.

Lehen hausnarketa batean, N1 eta A15aren arteko Bazkardoko lotunearen hobekuntzarako trazaduraren proiektuaren tramitaziorako prozedurak bertan behera uzteko erabakia, aurreikusitako gertakarien noranzkoa aldaraztea lortu duten andoaindar askoren ahalegin eta parte hartzearen lorpena dela kontsideratzen du Plataformak.

Aldundiaren ebazpena ondo irakurri beharreko letra txikiaz lagundurik dator ordea, baztertutako prozeduraren gabezia larriak sendotzen baititu. Proiektu berriaren abiagune bezala gaur egungo N1aren gaindimentsionamendua ezartzen duen neurrian, gaur egungo azpiegitura oztopo bezala betikotzen du, etorkizunean ekonomi, hirigintza, gizarte nahiz merkataritza garapenak galeraziz Andoainen. Gainera, indarrean dagoen Hiri Antolakuntza Orokorreko Plangintzan jasotako helburuak bideragaitz bilakatzen ditu.

Gai hauetan nahiz beste alderdi batzuetan sakonduko du CIIak kaltetutakoen plataformak datorren asteazkenerako deitu duen prentsaurrekoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!