N1 ANDOAIN A15

Udal eta foru hauteskundeak

Hauteskunde-kanpainan gaude. Gure postontziek horren fede ematen dute. Alderdi politiko guztiek herritarrei beren gobernu-programetan txertatzeko ideiak eskatzen dizkiete. Testuinguru horretan CII proiektuak kaltetutakoen plataformak Andoain gobernatzeko aurkezten diren alderdi politikoei eskatzen die hauteskunde-programetan konpromiso hauek txertatzeko:

  1. Udalbatzak 2022ko irailaren 12ko ezohiko bilkuran hartutako erabakia betetzea. Hau da, N1 eta A15 errepideen arteko loturarako inolako proiekturik ez sustatzea, ez eta proiektu horretan parte hartzea ere, baldin eta horrek egungo trazaduraren gehiegizko dimentsioa badakar. Horrek, oztopo-efektua eragiteaz gain, indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean idatzitako helburuak ezgaitzen eta eragozten ditu.
  2. Udalbatzak 2023ko otsailaren 20an egindako ezohiko osoko bilkuran hartutako erabakia betetzea. Hau da, modu aktiboan sustatzea ingurumenarekiko iraunkorra izango den proiektu bat idaztea, pertsonen eskubideak eta interesak errespetatuko dituena eta helburu betegarrien dekalogoa gauzatzea ahalbidetuko duena. Eta horretarako, beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak erabili behar dira, Estatuko aurrekontu orokorretan onartutako 476.000 eruroez gain.
  3. 2024/2025 aldian legezko kontsulta loteslea egitea. Hau da, Andoaingo herritarrek proiektu berriaren proposamena edo, bat baino gehiago egonez gero, idatzitako proposamenak aztertu beharko dituzte.

Hau da kolektibo baten proposamena, helburu betegarrien dekalogoa garatzeko aukeraz hitz egiten ari dena. Aipatu dekalogoa notarioaren aurrean egiaztatu zen eta, guztira, 3.490 andoaindarren sinadura darama.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!