Adierazi duenez, "gutxienez, egoera korapilatsua da, EAJ-PSE koalizioak gobernatzen duen Aldundiak argitzen duelako errepideetako eskumena forala dela, eta, beraz, Estatuak eta Udalek ez dutela beren esku N-1 edo A-15 bezalako proiektua onartzeko edo gauzatzeko ahalmenik".
Albistea osatzeko esan beharko litzateke Garraio eta Mugikortasun Ministerioak 4 milioi euroko dirulaguntza eman diola Arabako Foru Aldundiari, EAJk kudeatu duena, Argantzunen Zadorra ibaiaren gainean zubi berri bat eraikitzeko eta A4345 errepidearekin Tuyora lotzeko trazadura berriko errepide baten bidez.
CII proiektuak kaltetutakoen plataformaren iritziz proiektu alternatiboa hobetzen laguntzen duen inbertsio publiko oro ongi etorria izango da, datorren lekutik datorrela. Ongi etorriak Madrilen kudeatutako 476.000 euroak, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean sartuta daudenak, Arabako Foru Aldundiak 4 milioi euroak kudeatu dituen bezala.
Plataformak SERIOTASUNA eta IKUSPEGI-ALTUERA eskatzen ditu alternatiba lantzeko orduan, A-15 eta N-1 errepideen arteko lotunea Andoain parean konponduko duen alternatiba lantzeko orduan, izan ere, eskumenak ezin direlako herritarren gainetik egon zein probintziatan jaiotzen den arabera, eta ezin dira herritarren beharren gainetik egon.
Aldundiko Azpiegitura Sailari ikuspegi altuko inbertsio baten alde egin dezala eskatzen diogu, andoaindarrei benetan ENTZUN diezaiela, ALTERNATIBA batek eskain ditzakeen onuren mailan egon dadila eta errepide- sare orokorrari ekarpena egin diezaiola, alde batetik, Urumeako autobia (Astigarragan, Hernanin eta Urnietan garatua) burutzea ahalbidetuko duelako eta, bestetik, egungo N-1 errepidea Andoainen kanporatzea, tokiko trafikorako azpiegitura askatuz.
Ez izan liskarrik siglen artean!
Aski dira botere estrategiak!
Eskumenak ezartzeko joeraren aurrean nahikoa da!