Plataformarentzat, larunbatean Andoaingo kaleak zeharkatu dituen auto-karabanaren alde positibo bat izan da parte hartu zuten pertsonek Andoaingo sektore desberdinetatik etorritako herritarrek parte hartu zutela ikusirik, arazoa herri osoarena dela egiaztatu dezakegu.
Kotxe-karabanan helarazi zenaren antzera, Andoainek auzo komunikatuak behar ditu, hesirik gabe eta errepide-hormarik gabe. Sorabilla, Alejandro Calonge eta Ama Kandida herriko auzoak direla, eta Andoaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak lotzen dituen guneak errespetatu egin behar direla.
Hori eskatzen diegu N-1 eta A-15eko errepideen arteko loturaren konponbidea kudeatu behar duten politikoei: kontuan hartu ditzatela benetan andoaindarren beharrak eta ez dezatela onartu hain txarra ez den proiektua, ezta ere proiektu merkeena.
Andoainek proiektu alternatibo baten beharra dauka eta herriaren ordezkari politikoek proiektu on bat egitearen gastua inbertsio modura ikusi behar dute. Hori ere megafoniatik esan genuen.
Plataformako kideak oso pozik gaude egindako ibilbidean herritarren aldetik animo eta atxikimendu ugari jaso ditugulako. Horregatik diogu esandako guztiaren alde lan egiten jarraituko dugula! Erne, Andoain! Guztion eskuak eta ahotsak behar dira! Jantzi lehioak eta balkoiak banderolekin! Baita Inauterietan ere!