“Elikatu Esperantza” egitasmoaren baitan, Andoainen 7.950 kilo elikagai bildu dituzte aurten. Eta horrez gain, 84 litro olio, 59 kilo konpresa eta gaixoak artatzeko mediku materiala. Hori guztia hilabete honetan bertan abiatu da Sahara aldera, hango kanpaldietan bizi duten pobrezia egoera leuntzeko helburuz.
Hurria-Sahara elkarteak elikagaiak eman dituzten "andoaindarrei eskerrak eman nahi dizkie, baita udalari eta komertzio handi zein txikiri ere eskainitako laguntzagatik eta erakutsitako elkartasun eta eskuzabaltasunagatik".