Puntako bertsolariak Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Hurria-Sahara 2019ko mar. 28a, 10:00

Hurria-Sahara elkarteak eta Punttukak antolatuta, bertso saioa igandean 12:00etatik aurrera.

Sahararen alde antolatzen den elkartasunezko bertso saioaren edizio berria igande honetan ospatuko da. Goi mailako bertsolariak hurbilduko dira, hala nola, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai Agirre edota Alaia Martin. Eta baita Andoaingo bertsozaleen artean aski maitatuak diren Unai Muñoa bertso irakaslea eta Ion Beloki bertsolaria. Unai Ormaetxea gaiak jartzen arituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!